XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bitarte orretan neu be Mendatatik Gernikara joan nintzan Eusko-Aldunai agur egiteko Batzarra zalata.

Gernikaratutean eta ozen-gailluz itzaldiak entzutean nire anaiak diño: Au ete da gure Profetak esaten eban gerra aurretik Gernikan egingo zan Batzarra...?.

Onetarikoak ziran ba gerra aurretiko ezaupideak.

GUDATE-AURRETIKOAK.

Bake-egunetan ulertu eziñezkoak izan baziran len esandako gudate-ezaupideak, orain 1936'an, auteskunde ta geroagoko egunetan, argiago agertzen ziran ezaupide orreik.

Itzez, egitez eta idazki bitartez izparringi ta egunkarietan egiten zirean zabalkundeak gorroto, amorru ta guzurkeriz betekoak izaten ziran.

Onela, Karmeldar Mixiolari Indietan izaniko Juan Bizente, doatsu izateko danak, egunero irakurten eban La Constancia Integristen izparringia, asarrez jaurti eban lurrera esanaz: Ez ekarri geiago olako izparringirik gurera, gorrotoa baiño besterik ez dauko-ta.

Lenagoko urtien baten joan ei yakozan Jose Antonio Agirreri Erkalderria bein ondatzeko, bera ta bere Alderdikoen laguntasuna eskatzen, eskumatar batzuk.

Gogorkeriko egiterik berak ez ebala nai, erantzun eutsen Jose Antoniok, eta arrezkero Abertzalien aurka asi ziran zabalkundea egiten, Erlejiñoa baiño euren Aberria naiago ebela, gorri ta komunistek zirala, ta beste olakoak esaten, eta gero Auteskundietan, Abertzaleai autarkia emotea pekatu zala esaten be bai.

Eusko Aldunak konturatu ziran Erroma ta Batikanon ez eukiela barri-emoille benetakorik eta Eleiztar Agintariak siñestu egiten eutsiela Eskumatarrai, batez be olako Jauntxuen bat euskotarra bazan.

Euzkadiren benetako ezagutza Aita Santuak euki egian, Eusko-Aldunak erabagi eben Aita Santuagana eurak Aldunak joatea ta joan be bai, 1936'ko Urte-Barriz,(...).